EZ DAUKA PRESARIK



Eroritako hostoei idatzi banien nola ez diet ba etorriko direnei idatziko. Udaberria heldu da. Ez eguraldi onik; baina lasai: udaberriak ez dauka presarik. 

Udaberria irrika da. Udaberria kaotikoa da. Ametsak, etorkizunera begiradak, hasierak, amaierak. Udaberria, neguaren nostalgia da. Udaberria, emozioak dira. Udaberria, taupadak dira. Beti berdina diot: urtaroak urtaro baino gehiago sentimenak direla. Hobe: zentzumenak. Usainduko ditugu, laster, berritasunak. Entzungo ditugu koloreen biziak. Dastatuko, zeru urdinak. Ikusiko umore onak. Eta ukituko, lore izan nahi dutenen eztandak. Ukituko ditugu, bai, larunbatean erakutsi genituen eskuez.

UDAZKENA KUANTITATIBOKI





Hotzaren zantzu urri urriko lehenetan. Urtaro berriak bete ditu 22 egun, baina ez dut nik behintzat atzo arte sentitu. Artekale ezizeneko Kale Nagusira sartu eta berehala nahastu zaizkit sentipenak: hortxe, begi bista bakarrean, udazkena eta euskara.

Eta zenbat sentitzen den udazkena, Tolosako Alde Zaharrean! Gaztainak erretzen dituen emakumea, goiz etxeratu direnen argi horien isladak putzuetan, kea ahotik dariola dabilen umea, sudurra gorrituta bestea..

Hotza aitzaki hartuta emandako besarkadak gustuko ditugu. Lehenengoz bufanda janzten duguneko zirrara, igandeetan zinemara joateko plana, ohetik ateratzeko gogo eza, berriz ere sartzeko plazerra..

Eta xirimiria. Baliabide erosoa, kexurako.

GURE DESASTREAREN JABE



Behin San Valentin pasata, badaukagu baimena berriz ere geure buruan besterik ez pentsatzeko. Hipokritak garela konturatzeko. Bai, norberanismoaz ari naiz. Beharrezko norberanismoaz.


Trenaren zain egoteko uneak ematen baitzuen nor bere baitan biltzeko tenorea, nork bere etorkizunaren nondik norakoez gogoeta egitekoa..” dio Lander Garroren Gerra Txikiak. 



Trenaren zain nago ni orain, eta esan bezala, niregan. Larritasuna, denbora azkarregi dihoala sentiarazten dago batetik bestera dabiltzan eta itxarotea gustuko ez dutenen buruetan. Nik, baina, ez diot utziko azelerazioa besterik kontajiatzen, errutinaren kontrako norantzan azeleratu nazan.



Etengabe konpainiaz aldatzen dabil tren geltokia. Baita istorioz, zurrumurruz, eta errutinaz ere. Tren geltokian iritsi zait gauzak ulertzen hastearen sentimendu bitxia. 

BIZEROBATSEI




Aurten, karreteko argazki bat zer den ulertu dut. Film batean jasotako une bat. Segundu bat, irribarre bat, eta flash bat. Ezjakintasun bat, epe luzerako. Bizitza bezalaxe. Baina geurea ez da instantanea bat, ezta polaroid bat ere. Geure bizitza da, eta ez dugu emaitza ikusiko errebelatzeko momentua iritsi bada ere. Denbora luze bat beharko dugu horretarako. Orduan jakingo dugu ondo edo gaizki egin dugun. Beti ez daudelako gris eskalak, ezta kafe epelak ere. Eta berriz eginagatik ere, badakizu ez duela aurreko zapore bera izango.

Gehiago bizi, eta gutxiago itxaron. Ai, zenbat kafe hartzeko hitza eman duda aurten.. Mesedez, ekarri iezadazu gogora. Ez da zuregatik, baizik eta niregatik..

Lanpetuta ibili bainaiz itxarotea epaitzea dela ikasten, eta hori egin behar ez den horietako bat dela behin eta berriz neure buruari gogorarazten. Baina beste hainbat gauza ere ikasi ditut: itxarotea konprometitzea dela jakin dut. Ausartzea. Zeure buruan konfidantza izatea. Gehiagi ez pentsatu, eta eramaten uztea. Edo zuk zeuk eramatea, zeuk aukeratutako bidetik.

THE RAIN IS A FEELING



Gustuko dut euria. Prezipitazioa. Agian, ni ere prezipitatu egiten naizelako maiz; baita erori ere, bi aldiz ez pentsatzeagatik. Baina ez dut uste horrek arraroa egiten nauenik. Bob Marleyek hala azaltzen zuen: batzuk euria sentitu egiten dute; beste batzuk, busti besterik ez dira egiten. Eta garrantzitsua da: euririk ez badago, lorerik ere ez. Erortzen ez bagara, ikasi ere ez.

Me gusta la lluvia. La precipitación. Será que yo también me precipito y a veces me caigo por no pensar. Pero no creo que por eso sea rara. Bob Marley lo explicaba: algunos sienten la lluvia; otros, sólo se mojan. Y es que si no hay lluvia, tampoco hay flores. Si no te caes, no creces.

BERLIN : CICATRICES DE CEMENTO


P: @amaiaotala

Carretera y manta es siempre buena idea, y aunque sepamos que va a ser una paliza, alquilamos consuelo a la que esté a nuestro lado, y ¡allá vamos! Destino Berlín. Siempre digo que estoy enamorada de las ciudades que nunca he visitado. O eso es lo que creo, aunque luego siempre me sorprenda. Porque me enamoro aún más.

AROUND UTRECHT














Udaren azken, 

azken udazken 
edo lehen,
hazteko jausten.
Biluztu ditzagun zalantzak
eta utzi ditzagun aireratzen,
bihar hustuko diren hodei bilakatu daitezen.