HANKAK


Mundu aldrebes hau 360º biratzea otu zitzaigun.
(Nola egin) buruari bueltaka hasi eta
hankaz gora jarri ginen (genuen), orekari
hordagoa botata.
"Egin kontu, hankaz gora zaudela-ta
buruz behera (ere ba)zaude."

Agian hankak lurrean ditugula ibiltzea
beste aukerarik ez dugu.
Aduaneroak “nora zoaz” itaundu
eta “aurrera” erantzungo diogu,
harriak bilduz gure boltsillo zulatuetan*,
360º ko buelta emanda berriz toki berera
itzultzeko arriskua dago eta.

0 iruzkinak:

Publicar un comentario