ordurako iragarri genien baliorik ez zutela..

Nor zen paperezko ontziaren kapitaina?
Nor ziren berarekin bat hondoratutako bidaiariak?
ta bidaia horren zergatia?
ta zein izan zen azken agindua?
ta nork besarkatu zuen nor artikoko ur hotz haietan?
Salbabiderako ontzia soilik aurkitu zuten, 
badirudi bidaiariek beste gauzei eutsi zietela. 
Ta orduko kronikek zer zioten egunkaritako azken orrietan
edo eta inork idatzi al zuen nere barne naufragioaz. 
Entzun, norbere bizitzaren erruduna da ta ez da inor zu bezain ausartagorik.
Ze eratan hondoratzen den bat jakitean orduan jakiten da gora egiten, 
arnasa bilatzen petra von kant, 
zer egiten zenuen negar egiten? 
gris triste zoriontsu egun bat iritsiko da 
ta esaldiak bukatu gabe geratuko dira, 
ordurako iragarri genien baliorik ez dutelako 
edo azkenean jakin zelako, nork besarkatu zuen nor.

0 iruzkinak:

Publicar un comentario