hankazgora II


Oroitzapenen nahastean, iraganera hurbilduz,

bertan gaude.
Bai, bertan, oinutsik bidean zehar,
luze izango den bidean.
Atzera begiratuz, hortxe daude.
Hortxe daude gure urratsak,
olatuek desagerrarazten dituzten bitartean.
Gure sua, pizten hasi da
eta oharkabean
maitasuna bihurtu da
gure istorioaren protagonista.
Irrifar batzuekin elkar babesten gara,
itsasoaren isiltasuna begiradekin apurtzen dugun bitartean.
Belarrira xuxurlatzen dizkidazu
ozen konta ezin daitezkeen
gure arteko kontuak
istorioak
sekretuak.

Denboraren orratzak aurrera eta atzera,
baina geroa, arrotz da guretzat.
Guretzat mundua hankaz gora baitago,
munduarentzat gu hankaz gora baikaude.

0 iruzkinak:

Publicar un comentario