aukera bat okerra hautatzeko

joan zinen baina 
hemen zaude oraindik 

hiri handiegia
kaleak estu dira
eta gezurrezko planoak
egin dituzte

erantzunik ezean 
beti antzeko galderak
errepikatzen dira
behin eta berriz

joan zinen
baina hemen zaude oraindik

eta zure ausentziak
dena betetzen du gaur
harezko erlojua
basamortua

hamaika mila izar
eta bidegurutze bat
inora ez iristeko

joan zinen 
baina hemen zaude oraindik

hamaika mila izar
ta bidegurutze bat
horra hor aukera bat
okerra hautatzeko

0 iruzkinak:

Publicar un comentario