GOGORATZEN

agur haiei
zauri izan ziren orbainei
kolore grisei
farola bakartiei
momentu garratzei
barrote isilei
hautsitako besarkadei
kilometro ilunei
bihotz hutsei


ongietorri zuei
noraezaren gidariei
kolorezko irribarreei
itxaropen berriei
amets gozoei
urrun zeundetenei
berreskuratzeko uneei
bide argitsuei
bete diren bihotzei


goraintziak besteei
ahantzi ditudanei




(bihotzez, hankazgora darraien mundu honi)


irene

0 iruzkinak:

Publicar un comentario