hodeiak kotoizkoak direlako

Belazeak, larreak, ... dena delakoa. Oinhutsik, norabiderik gabe, haizeak eta eguzkiaren epeltasunak nire azala ferekatzen duten bitartean, berezi senti naiteke. Bai, munduan pertsona bakarra izango banintz bezala.


Mendi gailurrean aurkitzen naizenean, etzan eta hodeiak nigana hurbiltzen ikusi ditzazket. Eta hodeiak gustuko ditut, zeruan ukitu bat ematen dute, apaindu egiten dute. Nor ez da gelditu inoiz hodeiak begiratzen? Noizbehinka hegazkinak ere ikusten dira. Ez al du inork inoiz pentsatu nola egiten duten hegan hegoak astintzeko beharrik gabe? Ez dut inoiz ulertuko.

Orduak pasa ditzazket zerura begira, lasai, inongo presarik gabe, bueltatzeko ordua iritsi arte. Denbora gelditu ahal banu..

Gailurretik behera joateko garaia iristen denean, beheruntz begira gelditzea dut gustoko. Nire txikitasunean, mendiaren garaierak beldurtzen ez nauela ikustea. Igotzean egindako bidea ikustea. Bertako usaina barneratzen hasten naiz..

Orduan, hodeietan egongo banintz bezala sentitzen naiz, baina ezin naiz erori, ez. Hodeietan amets egiten dudalako, edo behin entzun nuenez, hodeiak kotoizkoak direlako.



irene

0 iruzkinak:

Publicar un comentario