idatzi edo adierazi

Idaztea gustuko dut, bai. Batzuentzat barregarri izan daiteke, normala da. Niri beste gauza asko barregarri iruditzen zaizkidan bezala. Baina bueno, ez naiz beste kontuetan sartuko..


Ni nerera. Esan dudan bezala, gustuko dut idaztea. Sentimenduak adierazteko bide politta iruditzen zait (ez bakarra). Ez sentimenduak bakarrik. Baita inguruan ikusten dudan guztia, edo ikusi nahi nukeena.


Badakit ez naizela oso ona honetan, eta ez naizela irudimen handiko pertsona. Baina badakit badagoela idazten dudan guztia irakurtzen duen jendea. Hori da idazten jarraitzen animatzen nauena.


Gainera, idazten ikastea da nire asmoetako bat. Bai, badakit idazten jende askok dakiela, baina adierazten dakitenak gutxiago dira. Idaztearen eta adieraztearen arteko desberdintasuna begiratu eta ikustearen antzekoa dela iruditzen zait. Ez duzue uste?


Ba hori, iritsiko da eguna noiz usainak, sentimenduak eta irudiak idazten (eta adierazten) ikasiko dudan, edo dugun. Bitartean, eskerrik asko.


irene

0 iruzkinak:

Publicar un comentario