bizi ala irauten


Egun bat hegan pasatzen da, azkar. Eta zenbat geratzen zaizkigu? Eskukada bat agian, edo gehiago. 85 bat urte bizitzera iristen bagara 29600 bakarrik ditugu bizitzan.. Orain da ispilu aurrean jartzen garenean, irribarreek eragindako zimurrak bilatzen hasten garenean, gure oroitzapenak guk nahi ditugun bezalakoak diren pentsatzen dugunean. Eta batez ere, beldurra sartzen denean, datarik gabeko egunen beldurra. Orduan da konturatzeko garaia, bizi ala irauten gauden. Bizirauten.

irene

0 iruzkinak:

Publicar un comentario