debekatuta hots isilean sentitzea

Udazkena zure kaleraino bultza nahi nuke, nire egune-rokoaren kapitulu hontatik tiraka atera, eta zure logelaruntz bota. Sar dadila Hollywoodeko heroi bat bezela, lehioa apurtuz, hegan, buruz, eta zure hormak apurtu ditzala. Behin hasita, zure arazo guztiak edan ditzala.Udazkena badoa eskaileretatik, aurpegia agerian duen lapur baten antzera, zure zain. Ez dakit, udazkena zure logelan, dena estaliz, izarak nostalgiaz zikinduz. Eta ea, horrela, zerbait faltan botatzen duzun.


irene

2 comentarios: