XVI

16 hilabete, 488 egun, 11712 ordu. Denbora asko, baina gutxi aldi berean. Gutxi, geratzen zaigunarekin alderatuta. Tontakeri batzuekin hasi zena istorio bihurtuta. Orain dela bi urte, estropadak.. arraroa, baina ahaztezina. Ordutik aurerra ez da egon egunik, hitzein ez degunik. Batzuek kasualitatea izan zela diote, besteek "fletxazo" bat. Baino nere ustez zortea izan zen, eta zortea da. Zu bezelako mutil bat aldamenean edukitzeko zortea. Maitatua izatearen zortea.


Eta gure bidean aurrera goaz. Hamaika mila izar, eta bidegurutze bat. Izan ere, ez gara inoren berdin. Baina ezta ere desberdin. Horrelakoa da gure bidea. Inora ez dijoan bidea. Inondik atera ez den bidea. Inoiz bukatzen ez dena. Eta gu, bide hortako ibiltariak gara. Inoiz nekatzen ez diren ibiltariak.

Beno, egia esan, nekatu izan gara. Mundu honetan dena ez da politta. Baina gure motxilan daramagun botika nahikoa da momentu beltz guztiak koloreztatzeko. Muxuen 75 gramo, gehi laztanen beste 40, kilimen 60, eta azkenik, iraungitze-datarik ez duen maitasunaren 100, dena uretan disolbaturik, bideari berriz ekiteko. Beti bezain gogotsu jarraitzeko.

Eta badakit bide honen izena. Maitasuna da. Maitasuna letra larrietan. Maitasun eroa. Zoriontasun absolutua. Danak mugiarazi ditzazken sentimendua. Maitasun infinitua, bukaezina. Maitasun mugagabea. Maitasuna, maitasuna, maitasuna. Hiru aldiz maitasuna. Maitasuna ber hiru. Edo lau. Hainbeste entzuten dugun hitza. Hitz hori mila aldiz errepikatzea gustatuko litzaiguke. "Maitasuna". "Amor". "Love". "L'amour". "Amore". (Swahiliz ere esan daiket, "Upendo"). Etengabe edonon idazten dudan hitza, zure izenaren alboan.

Beraz orain, zuk eta nik, jarraitu dezagun bidea. Ihes egin dezagun urrutira, hankazgora dagoen mundura, amesten duzunetik bi metrora. Baina lehenago akatu ditzagun erlojuak, akatu dezagun denbora.

0 iruzkinak:

Publicar un comentario