Oroitzapenek tinbrea jo dute, eta pasatzen utzi diet, egunak
negar egiteko itxura baitu. Eta hemen instalatu direla dirudi, oraindik nirekin
hitz egin nahi duen tokiren batean. Ondo pentsatuta, ez naiz izan nintzena. Eta
ez naiz mintzo denbora luze batez. Izan
ere, atzoko gauzez hitz egin dezaket literalki, baina ez gogoratu bat beraretaz
ere. Adibidez, une politak. Ezin ditut ahaztu atzoko esaldiak, ezta begi
tristeak ere. Ezin zaitut ahaztu, ez zu eta ez gure ilusioa, markagailuan
bateratuta jarraitzen dute, 2-2, ez dakigu zein dagoen zeinen gainetik. Ostiral
arratsaldetako barreak, inguruneako klaseak, txokolateak duen zaporea,
matematikako erroketa zailak. Oraindik jo ezin nizkizun kanta horiek, neguko
goizetan hegazkinak gure gainetik igarotzen, iluntzeko 8en usaina. Orain dela
urtebeteko maiatza, barre egiteko gogo bihurriak. Zoriontasunaren hasiera. “Oso
ongi”-a lortutako azterketak, zure zonaldeko parkeak, bizitzaren himena,
inozentzia ariman. “Sekula ez dut egingo”-en inozentzia. Izan genituen gauza
guztiak, orain ez daudenak. Gaur bezalako egunetan ohartzen naiz ez zutela agur
esan, ezta aterik itxi.
Benetan zoriontsu naiz. Orain besarkatzen nauten egutegiko
egunak ez naute goxotasunetik kanpo uzten, ezta neguko arratsak ere. Zoriontsu
egiten naute orain ditudan gauzak, agian bihar egongo ez direnak. Aurrekoek
baino zoriontsuago ere agian. Horregatik ez dut ulertzen, zergatik botatzen
ditudan faltan, batzuetan, gertatu ere egin ez ziren momentu haiek. Baliteke
lehen esan ditudan guztiak, ahantzita nituenak, izan nintzenaren fruitu
besterik ez izatea. Eta orain ez naiz. Edo beste bat naiz. Izan ere, bizitza
honetan hil egiten garela sinesten dut. Baina ez zara inoiz hiltzen berriz ere
jaio arte, benetan bizi zaren bitartean behintzat.. Egia esan, ez dut iraganean
pentsatzen gaur izateko nahiean. Ez nuke abendu hau aldatuko azkeneko
harengatik, eta hori hau oraindik ez dela pasa. Lehen ez nuke berdina esango.
Baina ez nuen ulertzen, orain arte ez dut ulertu izan beti oihal zati berdina
izan garela, baina hari desberdinarekin josia. Eta denbora aurrera joan ahala,
josturak bere buruaz beste egiten joan ohi direla, eta aurreko oihal haren
berdina ez direla aitortzen digutela. Aurrekoa baino hobeak direla, gu, hein
batean, hobetzen joaten garelako (edo saiatzen). Orain dela pare bat abuztuko
irribarre maltzur horri mintzo naiz orain, azkenaldi hartan, ez zidala uzten lo
egiten ere. Edo nere flekillo hari, gaur ez dagoela nirekin, ez dela berdin,
badakit berak ulertzen nauela.
Baina hemen nago ni, eta ikasten noa. Ikasi ahal izan dut
ispiluek diotenaz gain, bat ez dela bere islada. Batzuetan kezkatu egingo zara.
Baina hori zara zu, eta modu batera edo bestera, zu izaten jarraitzen duzu.
Bazen garaia idazten nuen ezer bukatzen ez nuela, badirudi gaur eskuak langile
direla. Ah, eta lehen neukan inozentziarekin jarraitzen dut, ze tonta! Ahaztu
egin zait esatea. Oraindik badaukat, nahiz eta non dagoen ez jakin. Izena
aldatuko zuen agian, orain ez dakit nola deitu. Baina bai txokolate zaporeari.
Aldatzen bada ere beti berdina delako, ez? Enfin, bizitza hau berdina dela,
kilo bat egun gehituta. Aldatu den gauza bakarra jendea da. Ezta hori ere..
Uste dut aldatu den gauza bakarra nire begiak direla. Begiratzeko
era, xehetasunak, lehen eskuetatik ihes joaten zena, baina orain gordetzen
dudana. Nire hatzetan josita neukana askatu nuelako egunen batean. Nire begiak bakarrik aldatu dira…. eta
berdeak izaten jarraitzen dute!
Orain, nire lasaitasunean, ni eta nik hitz egiteko
gehiagorik ez dugula onartuta, ariketetara bueltatu eta hogeitapikoren erroa
kalkulatzen jarraituko dut (berriz ere kontuak atera beharko ditut). Bizitzaren
gauzarik garrantzitsuena hori baita, ondo kontatzea, eta zeinuekin kontuz
ibiltzea, erro negatiboak ez daukatela soluziorik.
Eta gauza bat aitortu nahi nuke: BIZITZA ERRO NEGATIBO BAT
BEZELAKOA DA, EZ DAUKA SOLUZIORIK, EZTA NAHI ERE.
irene
0 iruzkinak:
Publicar un comentario