gizakia ni neroni ere banaiz

Jaio nintzenetik, gaur arte ikusi ahal izan dut. Eta konturatu naiz. Berriz konturatu naiz. Konturatu naiz gizakiak 100 aldiz gauza bera gaizki egiteko ahalmena duela. Bai, askotan entzungo zenuten hori, irakurri, sinistu, eta blablabla. Baina ez al zarete konturatu, jakinda ere, berdin jarraitzen dugula?

Bi edo berrehun aldiz harri berdinarekin estropozu egiteko. Ikastolara bidean eguneroko espaloieko iskin berdinean erortzeko. Bakoitzak nahi duenarengatik borroka egin beharrean, amesteko. Hainbestetan barkatu ezin dena barkatzeko. Jasotzen ez dugun maitasun hori sentitzeko publikoki negar-malkoak botatzeko.

Optimistak izateko; izan ere, beste gauzek ez dirudite oso erabilgarri.

Eta tristea da beste norbaitek esan behar izatea hainbeste itxarondako aukerei itxaroteari utzi behar diogula, hauek bilatzeari ekiteko. Egun berri bakoitza pozik izateko aukera bezala ikusteko.


0 iruzkinak:

Publicar un comentario