Zure muxuen zaporea. Elkarrizketa polit bat. Nire galaxia paraleloan utzi neure burua. Hiriko jende artean galdu. Mendian goizeko hotza sentitu. Arnasa hartu, barruraino. Benetakoa denaren goxotasuna. Huts egin, oker izan, baina ondoren zuzendu. Zu ukitu. Orainaz gozatzea lortu, denbora luzez. Barkatzen jakin. Mendi alturen batean, lakuren batean, uretan murgildu. Handitasunean txiki sentituz. Baino berriro ere, zure laztanen artean erraldoi sentitu. Basamortuan lo egin. Zure gorputzeko sutea aztertu. Beldurra irakiten utzi, desagertu arte. Irribarreak barre algarekin josi. Bueltarako egun gabe bidaiatu. Etxera buelta egin eta.. bagoaz berriro?

irene.


1 comentario:

  1. Ez hitz bat gehiago, ez gutxiago ere. Inperfekzioen munduan, textu perfektua

    ResponderEliminar