XIX

Badoa beste hilabete bat. Orrialde bat gutxiago egutegian, orrialde bat gehiago gure egunerokoan. 
Momentu onak, momentu txarrak.. blablabla, betikoa. Gainontzeko hilabeteak bezain luzea, edo motza. Berdina. Baina desberdina.
Izan ere, hilabete honetan (eta guztietan) gauza desberdinak ikusten ditut. Baita ikasi ere. Eta ez naiz ari matematika, kimika edo filosifiari buruz, ez. Esperientzia edo bizipenei esker ikasitakoaz baizik.
Eta nik ez nekien posible zela bermaitemintzea. Alegia, berriro maitemintzea. Eta ez beste norbaitetaz, ez! Berriz ere zu zara. Zu zara hori, zu zara dena, zu zara zu. Zu zara gu. 
Ez gara iritsi errautsa usaintzera ere, eta eskerrak. Itzaltzen edo gutxinaka hozten ari zen sua hauspez biziberritzera iritsi garelako.
Ez garelako oraindik noizbait hartu genuen trenetik jeitsi. Eta ez dugulako asmorik. 
Zure barrenetik bidaiatu nahi dut oraindik, zure barnean igerian, txoko guztiak miatu. Zure hanketatik hasi, kilimekin, arrazoirano iritsi eta zure begirada lausotu arte. Nire giltzak erabili zure bihotza irekitzeko, eta han bizitzen geratu. Zure biriketik harnastu, bizitzaren erritmoan. Zure azalera itsatsi, uzkurtu. Zure irribarreaz barre egin, algarak hodeietara bideratuz. 
Eta hau ez zihoan inora (norabait jo beharko balu antzera). Bideak gurutzatu ziren arte, kalekantoian. Muxuek, bidezidorrak hartu zituzten. Antzezpenaren papelak ahantzi eta inprobisatzen hasi ginen. Pentsatutako oro ez baita berezi. 
Hitzak, pausuak, keinuak.
Irri suizidak hausten dituzte isiltasunak, hegan joan diren papeletatik saltoka. Eta bada garaia haizeak eraman ditzan egunak, orduak, minutuak. Erlojuak ito eta haizeak gu ere eraman gaitzan. Ihes egin, ez bada itzultzeko besterik. 
Farolen argipean itzal bihur gaitezen. Batera.


irene.

1 comentario:

  1. Denbora besterik ez dugu, denbora besterik ez gara. Sarritan ixiltasunarekin bat egiten duen denbora. Baina zuk ondo dakizu hizak erabiltzen, beraz ez zaitez iluntasunean murgildu, zure hitzekin bizi ur gainean.

    (oso politta)
    muxu!

    ResponderEliminar