XXI

   Gaurkoan ez dut esango, ez, eguzkia 31 aldiz gehiago irten dela gure atzean, egunei argi nahiz itzal emanez. Izan ere, gure bidaia hau ez da lasterketa bat, eta gutxiago ordulari-kontrakoa. Lasterketak beti helmuga bat baitu, eta helmugak, lasterketaren amaiera esan nahi du. Baina gureak, non du helmuga? Hobe galdetuz, gureak, amaierarik ba al du?
   Guk, behintzat, ez. Egun batean bidea hartu genuen, eta ordutik norabiderik gabe gabiltz. Norabiderik gabe, baina zentzu batekin. Behin hartu genuen motxila soinean daramagu oraindik. Bai, bai, noski, bertakoa agortzen dijoa. Baina geldiune bakoitzean, 2 kg gogo gehitzen dizkiogu, hasierako pisura bueltatuz. Batzuetan gogorra den pisua, baina atsegina beti ere.
   Batzuetan, geldiuneak beharrezkoak dira. Hobea izaten da erdi bidean hutsunea uztea, haizea pasa dadin. Ondoren, milimetroak berriz ere murriztu eta elkar irensteko gogoek sortzen duten sentipen zoragarria sentitzeko besterik ez bada ere. Batzuetan beharrezkoa da, bai, nahiz eta izurratu, josturak askatu eta oxigenoa elkarbanatzeari uztea, gure kontura arnasteko.. Birikak bete, eta elkarri faltan botatzeko. Bakoitzak bere munduaren zatitik bestea begiratu, lasai eta geldi, eta taupadak errebelatzen utzi, hutsera "maite zaitut" hitzak botaz. Majia berriz ere gu salbatzera etorri arte. Beti hor dagoelako, ez du inoiz alde egiten.. baina batzuetan, izurratzea gustatzen zaio.
   Denok dakigu horrelakoak ere badaudela, baina errealitatean, benetan inporta zaiguna esateko garaian koldar hutsak gara. Beno, ez, ez da egia. Benetan inporta dutenak, hitzik gabe esaten baitira. Keinu bat, irribarre bat, begirada bat.. Eta ez du merezi gauzak indarrera egiteak, gutxien espero duzunean gertatzen baita dena. Onera edo txarrera. Ezer ez dago zure baitan, ingurukoak ere jokoan daude, horregatik da bizitza hain miresgarria. Gauzek ez dute baliorik bere kontura, zuk ematen diezun garrantzi haina izango dute, besterik ez.
  Eta geurea, "maiz" bezala identifika dezaket. Gehitu eta jarraitu. Hozka egin, zure gogoz naiz. Jakin, ezer ez dela egiten lehenago imajinatu gabe. Beraz, imajinatu ez dagoela esnatu eta zu begi erdi-irekiekin ikustea baino gauza ederragorik. Eta.. esan al dut geurea zoragarria dela? Zoragarria bezain berezia. Minik ematen ez duenak.. ez baitzaitu zoriontsu egingo.
  Oraingoan, erraza da. Une garratzei markadorean aurrea hartuko diet, zure alboan geratuko naiz, munduko  oroitzapen guztiak fabrikatuz, egunen batean zu ohera joan eta zure une zoriontsu gehienetan zurekin nagoela pentsa dezazun. Ez dauzkagu  oroitzapen orrialde asko, baina gutxi barru, artxibadorak, entziklopediak, trailerrak...... BIZITZA BAT.

Hartu eta goazen, bidea zain dugu.


                                                                 irene.


0 iruzkinak:

Publicar un comentario