algarak zuloetan zehar

Abesti mutu bat, eta zuloz beteriko ilusio bat. Nirea ez den oroitzapen triste bat. Haiek oparitutakoa da, isiltasunari ezetz esan ez diotenek emandakoa. Baina irribarreak alde egiten dute zuloetatik. Ilusioak hautsi egin zitzaizkidan, bai, ez bainituen erabiltzen. 
Ilusiorik gabe, abestirik gabe, ahotsik gabe, zentzurik gabe. Hala ere, haria eta jostorratza prest ditut, ilusioari ametsez beteriko partxeak jostekotan.
Josten ikasiko dut, abesten ikasiko dut, izaten ikasiko dut. Daudenengatik, etorriko direnengatik. Amesten ikasiko dut, nahiz eta oihalak urratu egiten diren.


irene.

0 iruzkinak:

Publicar un comentario