ilargi bera 3 modutan





Nahiko zeresana eman zuen atzo ilargiak (nik beti bezela ikusi nuen, baino bueno) eta horregatik, balkoira atera eta argazki batzuk ateratzea erabaki nuen. 3 argazki hauek, hala ez badirudi ere, momentu berean ateratakoak dira. Izan ere, ez nituen 5 minutu baino gehiago pasa balkoiean.

Eta ilargia bera da, baina hiru argazkiak desberdinak dira. Pertsonekin gertatu ohi den bezala, bera izanda ere, modu bat baino gehiagotan ikusi nuen. Gakoa gure begiak dira, ikusteko modua. Atzo kamararekin egin nuena denbora-tartea aldatzea besterik ez zen izan, baina lehen esan bezala, pertsonekin ere gerta dakiguke. Egia da jendea aldatu egiten dela, bai, baina askotan gu gara haiekiko bisioa aldatzen dugunak, haiekiko iritzia, haiekiko jarrera. Ez dauzkagu botoiak, ezta zoom-a ere. Baino gure begiek guk nahi duguna ikusiko dute, eta guk nahi diogunari besterik ez diogu emango garrantzia. Egunero, desberdina izan daitekeena. Edo 5 minuturo. Zoritxarrez.

irene.

0 iruzkinak:

Publicar un comentario