agurra udarari

    Udara iritsi bezala, orain, badoa. Agurtu gara denbora honetan zehar lagun izan ditugun hitz guztietaz, berri batzuen esperoan. 

    Baina, zergatik hainbeste tristura, ondoren udazkena badator? Ez dugu berorik, ezta oporrik ere. Hala ere, eguzki izpi gogor zirenak, zuhaitzetatik eroritako hostoak izango dira orain, kaleak alfonbra gorrixka batekin apainduz... krix-krax, zapata itxiekin gainetik igarotzean.

    Eta hotza? Ez al da polita? Kea ahotik eta erretzen ariko bagina lez egindako keinuak, bufandak, galtza luzeak eta ikastolara goizeko zortziak madarikatuz. Maite dituzunen besarkadak jasotzeko aitzaki perfektua da, gainera.

    Beroa ez dena ez da beti iluna. Udazkena ez da txuri-beltza. Bestela begiratu bat bota zerura, urdina da, beti bezela; eta eguzkiak ez ditu galdu txikitan makiltxo laranja bezela marrazten genizkion izpiak, ezta irribarrea ere.

    Pentsa dezagun urtaroak bukatuko ez balira ez genituela hain gogotsu desiratuko.

irene

3 comentarios:

  1. Hitzik gabe uzteiazu Irene...oso politta! :)

    ResponderEliminar
  2. Ez utzi idazteari!!! Iraila urruti dago eta udarak agurtu zintuen egunetik ziur gauza asko pasa direla idatzita ikustea merezi dutenak. Izan bihotz!! Ez alferrik galdu zure gaitasuna. Muxu bat.

    ResponderEliminar