bat gehi bat ez da bi

ilargiak jeloskor sentiarazten nau, 
zure goizeko 5etako ixilpeko amets guztiak ezagutzen baititu

eta zure izarek, ikutzen zaituzten haiek,
zure txoko guztiak usaintzen dituzte lo geratzen zaren heinean,
almohada huts honetan nere begiak erne mantendu ezin diren honetan,
zure izateak goxotuko duen esperoan

baina Eguzkia,
Eguzkia da guztietan zortedunena,
zu erdi esna zaudenean,
eta zeinen gozo dirudizun ere
axola ez zaizunean
argiz dastatzen dituelako zure ezpainak


irene.

2 comentarios:

  1. Ze polita!!!!

    Goraintziak Donostiatik

    ResponderEliminar
  2. Irene pasa ite zea, serio jaja! oso politta! ;)

    ResponderEliminar