bizitza biziki biziz

Bizitza. Bizitza eta bizitza gehiago. Bizitza baten zatitxoak, eta batez ere, ziztu bizian igarotako momentuen zatitxoak; dibertigarriak, perfektuegiak batzuetan. Pixkanaka pixkanaka. Bat bestearen atzetik. Kolorez beteriko buruhauste baten piezak, dibertigarriak, batzuetan mingarriak, azaltzeko zailak. Eta buruhauste horren piezak bezala, emozioak biltzen doaz, egi txikiak, gezur xumeren bat, gure buruari kontatzeko gai ere ez garen kontu horietakoak.. puzzle bat. Argazki bat edo beste, atsalde-pasa ahaztezinak, edo garrantzirik gabeko hizketaldiren bat. Pausorik pauso. Urratsez urrats. Ixkin batean beste batzuen gainean biltzen doazen laguntasunak, edota kartulina baten atzean idatzita gelditzen direnak. Sinplea, baina konplikatua era berean; ulertzeko zaila, eta batez ere, emozionantea. Zirraragarria. Biziki zirraragarria. Biziki idatzia. Biziki landua. Biziki eskertua. Biziki bizia.

0 iruzkinak:

Publicar un comentario