etorkizuna orainetik abiatzen da

Gaur, Ekainak 18 (edo hala dio egutegiak, behintzat). Burua martxan jartzeko, alegia, pentsatzeko eguna. Egun batzuk badirela askatutako kableak berriz ere lotzeko, zirkuitu-laburrak ekiditeko asmotan. Esnatu, jeiki (ez dela berdin) eta komunera. Aurpegia garbitu eguneroko maskara den irribarrea jartzeko. Izan ere, baikorra izatea erabaki dut; gainontzekoa ez baita erabilgarri. Hainbeste itxaron ondoren, aukera berrien zain berriz ere ez geratzea erabaki dudalako. Bai, ordea, hauen bila irtetea. Egunero zoriontsu izateko aitzakiren bat bilatzea.
 

 Horrela. Bat-batean. 00:00. Nork erabaki du aurreko eguna amaitzea? Nork agindu egutegian 18a "X" batez estali behar dudala? Nahi, edo nahi ez, baina pasa da.


"Bizirauteko bide bakarra, bere algara eta bere negarra" irakurri dut hor nonbait. Esaldia laburbiltzeko: beharra. Zergaitik gaur etsi, bihar lortu ahal izango bada? Baina, zergaitik bihar arte itxaron, helburuaren bila gaur hasi ahal bada? 

Aholku bakarra: egunean egunekoa. 

Etorkizuna geurea da, ez beste inorena. Baina etorkizuna ez da bihar-a soilik, gaur-a ere bada.

0 iruzkinak:

Publicar un comentario