gaur hodeiei putz egingo diet

11:56. Esnatu eta erdi-altxatzeko saiakuntza. Izerditan, ezinean. Hollywood-eko pelikula guztietako hasieretan bezela. Orraztu gabe, aurreko gaueko begietako makillajearen aztarnak azalean. Guraiziekin lepo eta mangak moztutako Euskalteleko-nahiz-edozein-propagandako-kamixeta soinean, eta kuleroak, galtzak jazteko alperkeriagatik gehienbat. 

Irribarre bat, besterik gabe, arrazoirik gabe, motiburik gabe. Hitzik ez, isiltasunez. Ezagutzen nautenek badakite, edozein isiltasunekin gehiago adierazi dezakedala. Bihotzetik nahiz burutik ateratzen diren hitzak bezela; isiltasunarekin, berdin. Bere ondorioekin.

Leihotik at zerua ez dago urdin. Barrenean, edonor kexuka. Kexatzeko zerbait bilatu behar omen da eta; haserretzea modan dago. Eta arazo bat bilatu behar bada... ba, hortxe, lainoak. Eguraldia gora, eguraldia behera. Igogailuetan nahikoa hitz egingo ez balitz bezela!

Barreneko algara-txiki-inozo bat.. 

Inork ez nau arazoak bilatzera behartuko. 

GAUR HODEIEI PUTZ EGINGO DIET, ALDEGIN DEZATEN.

Norbaitek lagunduko?





0 iruzkinak:

Publicar un comentario