13 days through Europe

Berna, Munich, Praga, Rothenburg, Heidelberg, Amsterdam, Brujas, Bruselas, Paris. Suiza, Alemania, Txekia, Holanda, Belgika, Frantzia. 9 hiri, 13 egun, milaka momentu.

Eskerrik asko. Bidaia pijaman hasteagatik. Taberna Mexikanotik egindako ihesaldiagatik. Termatan korrontetik ateratzeko ahaleginengatik. Kaletik egindako dantza eta antzerkiengatik. Eskuak min eman arte hartu ditugun garagardo pitxarrengatik. Porn Vodka.. eta memorian ditugun putzuengatik. Saltseatzera sartutako festa pribatuagatik. Autobusera bueltako Kebab-agatik. BMW-ak ekartzen dizkigun oroitzapen "polittengatik". Behar beharrezkoak izan diren kafeengatik. Dutxa hotz, bero, bakarti, konpainiadun.. eta oraindik hotzagoengatik. Komunera sartzeko batak besteari utzitako 50 xentimoengatik. Arroza eta makarroiengatik. Edo hobe, zementuagatik. Zergatik ez? Haserrealdiengatik. Pasatako frontera bakoitzagatik. Elkarbanatutako resakengatik. Amsterdameko bizikletekin izan genuen kaosagatik. Happy happy hour-agatik! Eta happy feelingsengatik.. zentzu guztietan. Kalean emandako susto guztiengatik. Disneyen 5 urteko umeak baino hobeto igarotako egunagatik. Su artifizialekin negar egiteagatik. Kaletik beldurra pasatzean eskua elkar emateagatik. Alde batetik bestera botatako korrika saioengatik. Batera ikusitako iluntzeengatik Grabatutako bideo guztiengatik.. "Ce ceate montxitok o ce ceate?"

Eskerrik asko. Eskerrik asko gaueroko "montxitoenaren galardoia" zailtzen joan zaretenoi. Brandy Melvillek maiteminduta daukan horri. Nere gauzentzat motxilan beti toki bat zeukanari. Ooooooooonbretapiko batekin esnatzen gintuenari. "Fish & chips" zer den ez dakienari. Gauean lotan nahigabe besarkadak eman dizkitenari (eta hitz absurdo batzuk). Goizeko 9tatik txorakeritan "desbariatuta" zebilenari, autobusei maite zaitut esaten, aurkitu ez duen tiradun kamiseta bat erosten. Pelikula hasieretako lehoia imitatzen dakienari. Siesta botatzeko manta bezela mapa bat erabiltzen duenari. 24 ordutatik 15 lo pasatzen zituenari. Egunero autobusera hankak belztuta iristen zenari. TopMan-en 10000 gauza erosiko zituenari. Umore beltza gustuko duenari. Isilean denetaz par egiten zuenari. WiFi-a bilatzea ia "deporte de riesgo" bihurtu dezuenoi. Bus Dario Pub-i. Goizeko 5tan atuna jateagatik harritu ez zaretenoi. Sudurretik odoletan hasi izanagatik tanpoi bat sartzen utzi zigunari. Nerekin diskotekara pijaman jetsi zinetenoi. Jumping tour-ean parte hartzen utzi ditenari. Orokorrean. Denori.

"Amaitu berri den idatzi honetatik, agertuko al da nostalgia?"











9 comentarios:

  1. Así que hau da zure "página web"JAJAJJAJAAJAJAJAJAJAJAAJJAAJAJAJAJAJAJ

    Más cojo que Irene Villa

    Oso politte Irene, bene benetan. Oso ondo idaztezu! ^^

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. no tienes corazon.. jajajajajaja

      Eliminar
    2. Helloo Irenee, , egunero hankak belztuta zituenaa naiiz jajajajaa (;
      osososoooo poliiittt idatziizunaaa, menuudas pedazoo exxperienciias!
      Xciiertoo fish and chipsak osoo goxoaak, juumm!
      momentuu ahaztezinak izan dtutt zuuekinn, milamilamilamila eskerrrrr :)
      PD: boniitoo blog que tienes!

      Eliminar
  2. Oso politaaa!!!! 10000 gauza izan zian ta gehio nahi nitun....!!!

    ResponderEliminar
  3. Momentu guzti hoiek eta idatzi ezin dian beste guztiengatik eskerrikasko bidai honengatik!

    ResponderEliminar
  4. Eskerrikasko Irene idatzizunagatik, oso oso oso oso polittaa, benetaan ee
    Irene artixtaaa!

    Mire

    ResponderEliminar
  5. Eta eskerrikasko montxitoen antzera hitz egiten zuenari!!!
    Ze politta irene!
    Tu si que sabes!!

    ResponderEliminar
  6. Eskerrik asko. Eskerrik asko guztioi zaretenak zaretelako. Eta nola ez... eskerrik asko egunerokoa gure eguneroko abenturez bete duen txikirik handienari.
    Eskerrik asko bidai honi, bai Suitzan eta bai Europa osoan, pijaman, soñeko txuriz, galtza motzez, galtza luzez edota kamixeta berri, zimurtu edo zikiñez, gu guztiak Posh Adventurus egiteagatik.

    Maialen Zubillaga. (Maxi 13 egunez baimena izan duten gutxi batzuentzat.)

    ResponderEliminar
  7. kepatxamapatxe9/04/2013 4:19 p. m.

    TREEEEMEEEN IREENE! Well done :)

    ResponderEliminar