zimurtutako istorioak

Bai. Dena idatzia dago. Baina bizitza, zirriborro bat besterik ez da. Orriak hautsi ditzakegu; eta geure ipuina idazten jarraitu. Nahi ditugun pertsonaiak. Nahi ditugun korapiloak. Lehenengo pertsonan (pluralean, gogoak ematen badigu). 

Isiluneak maitatzen dakigu. Esaldi amaierako puntuak maitatzen ikasiko dugu.

Azkeneko puntuaren ondoren, hurrengo paragrafo batekin hasi gaitezkeelako. Era ederrean; bere sangria eta letra kapitularrarekin. Ilusioarekin. Hasiera baita amaiera ikusten ez den une bakarra.

Hala ere, gure amaieran, beti azalduko dira hiru puntu. 

Beti azaldu ahal daitekelako eskemak apurtuko dizkigun norbait, inoiz egingo ez genituenak eginaraziko dizkiguna.

Eta guk, inprobisazioz jokatzen jakin behar dugu. Ikasiko dugu.



". . ."



irene


2 comentarios: