Tekila txupito bat

Eta badirudi, norbaitek hala esan izanagatik, laranja-erdiak garela. Eta gure bizitzarako helburua beste erdiaren bila joatea dela.

Ba nik, ez dut nahi. Ez dut laranja izan nahi. Nahiago ditut marrubiak, gereziak, udareak, edo.. txokolate ontzak, gusanitoak, regalizak. Ez ditut gustuko "hala behar duelako" buruari jarritako etiketak. Izenak. Denak berdinak izateko saiakerak. Ez. 

Bakoitzak bere kolorea. Bere zaporea. 

Eta ez dut erdia izan nahi, osoa izateko aukera baldin badaukat. 

Gainera, ez ditut laranja-erdiak maite.

Nik, limoi bat aurkitu dut. Zapore garratzagatik batzuetan tonta aurpegia jarrarazten didana. Bizitzari gazi pixka bat ematen diona. Beti nigatik exprimitzeko prest dagoena, zuku hoberena eskeintzeko asmotan. C bitamina-iturria. Eta A. Eta B. Eta D. Eta gainontzeko denak. Lagun on batek esango zuen bezala, la pera limonera. Usaindu bezain laster zoriona dakarkidana. 

Baina ni, ez naiz izango bere limoi-erdi osagarria. Bidelaguna, baizik. 

Tekila txupito bat bezala.


GUGATIK!

0 iruzkinak:

Publicar un comentario