Nola egin turbante bat?

Kaixo! Ezagutzen nautenek badakite eskulanak zenbat gustatzen zaizkidan, eta ezagutzen ez nauzuenok, joango zarete ikusten; eskulanei buruzko atal bat irekitzea erabaki baitut: #handmade

Estreinatzeko, hain modan dauden turbanteak egiteko tutoriala igotzea erabaki dut. Ea gustuko dezuen!




"Nola egin turbante bat?"






Beharrezko materiala:

- Kamixeta zahar bat
- Guraizeak
- Haria
- Orratzak eta jostorratza (edo josteko makina)










Hasteko, 10-12 zentimetro inguru neurtuko ditugu kamisetaren beheko aldeko kosturatik (neurria gustuaren araberakoa izan daiteke), eta markatu egingo dugu; ondoren, moztu ahal izateko. Orratzekin lotzea komeni da, markatzen nahiz mozten gabiltzan bitartean asko mugitu ez dadin.




Moztu ondoren, horrelako oihal zati bat geratu beharko zaigu, eta hau ere, moztu egingo dugu: buelta bat eman beharrean, oihal luze bat edukitzeko.







Oihala erditik tolestu, eta orratzen marketatik josiko dugu, eskuz nahiz josteko makinaz. Eta ondoren, nahi izanez gero buelta emango diogu, haria ikusi ez dadin.




Azkenik, pausoak jarraituz oihala tolestuko dugu, turbante forma emanez, eta muturrak josiko ditugu.







Argiago ikusteko: 




1 comentario:

  1. Artistaza!!
    Arratsaldean zure blogaren Berri izan dut eta banekien talentu handia zeneukala.
    Seguru nago zutaz laster entzungo dugula.
    Por ciertoo, me encanta el turbante. ;)
    Muxu bero bat

    ResponderEliminar