delight


"Zu nahi zaitut.
Erdi lo zaudeneko begirada esnatu berritan.
Zure oheko hutsunea betetzen duen goxotasuna izan nahi dut.
Gauero zure hatzek aztertzen dituzten izarak,
inguratzen zaituen manta.
Kafesne bat hartu nahi dut zurekin,
izotzekin, 
azken aurkikuntzak elkarbanatu bitartean.
Munduko egunkarietan idazten den orotaz hitz egin nahi dut zurekin.
Zurekin eztabaidatu nahi dut, 
burugogorra eta azkarra izan.
Ezberdintasunak izan nahi ditut zurekin, 
ikasi ahal dezagun.
Zure defektuak nahi ditut, 
akatsak, 
hutsak.
Den denak.
Zure gogamenaren txoko guztien barrenak miatu nahi ditut, 
eta inoiz ez aspertu.
Harritu egin nahi dut.
Pelikula bati bezala begiratu nahi zaitut, 
bizirik dagoen artelan bat; 
beti irrikatzen duzunaren atzetik segi.. eta zu harrapatu."

0 iruzkinak:

Publicar un comentario