Nola egin zaku termiko bat?

Kaixo! Gaurkoan duela astebeteko bideo batekin nator. Nola egin zaku termiko bat? Gariz betetako zaku bat da hau, mikroondasean berotu daitekeena. Horri esker ohea goxotu ahal izango dugu, baita igande euritsuak goxatu ere. Horrez gain, ederki dator neskok hilerokoarekin gaudenerako, edo bizkarreko minak lasaitzeko. Ea gustatzen zaizuen!

Hola a todos! Hoy vengo con un video que grabé hace una semana. ¿Cómo hacer un saco térmico? Este saco irá relleno de trigo, y se puede calentar en el microondas. Gracias a este saco podremos calentar la cama o el sofá, valioso para esos días lluviosos.. Además viene perfectamente para esos días de dolor cuando estamos con la regla, o para calmar dolores de espalda. ¡Espero que os guste!






Beharrezko materiala / Material que vamos a utilizar:




- Oihala (Tela)

100% algodón

- Garia (Trigo)

Labanda ere izan daiteke, usain goxoago bat emateko. También puede ser lavanda, para darle un olor más agradable.


- Orratzak (Alfileres)

- Jostorratza edo josteko makina (Aguja o máquina de coser)

- Haria (Hilo)


- Zinta bat [hautazkoa] (Cinta [opcional])




Hasteko, oihala tolestuko dugu, oihalaren alde ona barruan utzita. Oihala tolestearen helburua, alde bat josi behar ez izatea da, eta moztuko ditugun zatiak simetrikoak izatea. Horretarako, orratzekin lotuko dugu, mugitu ez dadin. Zakua nahi dugun neurrian neurtuko dugu, eta gero moztu. Neurtzerako garaian kontuan hartu josterakoan pare bat zentimetro "jango" ditugula.


Para empezar, vamos a doblar la tela con el lado bueno por dentro. El propósito de doblar la tela es no tener que coser un lado, y que, además, los trozos que vayamos a cortar queden simétricos. Para ello, vamos a sujetarlo con alfileres, para que no se mueva. Mediremos y marcáremos según la medida que queramos, recordando siempre que a la hora de coser perderemos un par de centímetros. Después, lo cortaremos.


Ondoren, 3 alde josiko ditugu (makinaz edo eskuz). Garrantzitsua da argazkiak begiratzea, azkeneko aldea (alde motza) ez baitugu guztiz josi beharko, ondoren oihalari buelta emateko eta garia sartzeko zulo bat izan dezagun. Hirugarren alde hontan, gainera, zinta sartu ahal izango dugu, ondoren buelta ematean zaku hau eskegita uzteko zerbait edukitzeko. Josi ondoren, oihalari buelta emango diogu (pazientziaz).

Tras cortar la tela, ahora coseremos los 3 lados. Es importante fijarnos en las fotos, ya que el tercer lado (el lado más corto) no lo coseremos del todo, para poder darle la vuelta a la tela y rellenarlo después. Además, podremos meter una cinta al coser este tercer lado, para después poder colgar el saco si queremos. Después de coser, le daremos la vuelta a la tela (con paciencia).


Azkenik, zakua gariz (edo labandaz) beteko dugu, eta geratzen zaigun zulotxoa josiko dugu. Eta lixto, mikroondasean sartzeko eta gure oheak goxatzeko prest! ;)             
                                                                                           Finalmente, rellenaremos el saco de trigo (o lavanda), y terminaremos cosiendo el agujero que hemos dejado antes. ¡Y listo! Preparado para meterlo al microondas y disfrutarlo.






Edozein zalantza/aholku izanez gero, edo zuen zakuen argazkiak elkarbanatu nahi izanez gero, idatzi iruzkinetan edo irenearin2@gmail.com-en. Eskerrik asko! :-*

irene.