St Jean de Luz

Billetea hartu, txoferrari irribarre keinu bat, hartu leiho ondoko eserlekua eta Iparralderuntz. Eserleku deserosoak beti dabiltza nora ezan, eta hartara gehitzen gara gu bidaian zehar kristal erdi-zikinak ekartzen dizkigun parajeei begiraturik okurritzen zaizkigun plan guztietan pentsatzen. Bai joan, bai etorrian. Tren-autobusen mugimendutan.

Argazkiak aitzaki izan genituen hiria ezagutzeko. Aldaketa atomiko etengabeko batean inoiz gehiago lortuko ez den pixel kopuru bat.

Eta hala topatu itsasoa, beti hilzorian, eta beti esnatu berri, aldi berean.




"Don't tell me the sky's the limit when there are footprints on the moon"

0 iruzkinak:

Publicar un comentario