BADAKITE


Argiek badakite;
bai, badakite.
Argiek badakite noiz zeharkatzen gaituzten.
Noiz betetzen gaituzten.
Noiz gauden ilun,
noiz gauden goibel,
noiz gauden hotz.
Noiz gauden ase,
noiz gauden bete.

Argiek badakite zuria zuria dela,
beltza beltza dela.
Badakite guk grisa ere ezagutzen dugula.
Gris argia, eta gris iluna.

Argiek badakite ez direla bakarrak.
Koloreak argia direla, eta argiak kolore.
Argiek badakite zuri-beltza kolorea dela,
zoriona kolorea dela.

Argiek badakite,
badakite, bai,
beharrezko ditugula.





1 comentario:

  1. Ze polita Irene. Eguzki izpitxo bat zara

    Firmado : O -

    ResponderEliminar