TIME AS A GUILLOTINE



Geltokietan, denbora da protagonista: presa edo lasaitasuna.
En la estación hay un solo protagonista: el tiempo. Prisa, o tranquilidad.
There's only one player at stations: time. Rush or peace.

Tren-gidariak txistuarekin egindako abiatzeko abisuak hodeietan zuloa egin eta lurrera bueltan bota nau. Geltokian nago, berandu datorren etxera itzultzeko trenaren zain, errutina oinarri den errealitatean. Presaren errealitatean.

Udaberria hasi berri da eta erakusleihoak udazkeneko arropa janzteko irrikaz daude. Ez dugu kurtsoa amaitu eta eskolara bueltako kartelak jada inprentan daude. Yogara apuntatuko gara burua nahiz gorputza lasaitzeko, baina 5 minutu lehenago irten beharko gara seme-alaben bila joateko. Gainera haserre gaude, gure lagun-minak ez digulako whatsappa lehenengo 45 segunduen barruan erantzun, eta auskalo nor gehiagorekin zegoen hitz egiten. Orain mezu elektronikoa erantzungo diot amari komunean eserita nagoen bitartean. Ahanztura heriotz-mehatxu bat baina okerragoa baita, eta denaz gogoratu nahi dugu etengabe. 

Egun bat hegan pasatzen da, azkar. Eta zenbat geratzen zaizkigu? Eskukada bat agian, edo gehiago. 85 bat urte bizitzera iristen bagara 29600 bakarrik ditugu bizitzan.. Orain da ispilu aurrean jartzen garenean, irribarreek eragindako zimurrak bilatzen hasten garenean, gure oroitzapenak ea guk nahi ditugun bezalakoak diren pentsatzen dugunean. Eta batez ere, beldurra sartzen denean, datarik gabeko egunen beldurra. Orduan da konturatzeko garaia, bizi ala irauten gauden.

Horregatik gaude beti amesten, ebaditzeko gogoz, beti imajinatzen. Trafikorik gabe bizi nahiko genuke, soinurik gabe. Erlojurik gabe, alarmarik gabe. Eraikin alturik gabe, zerua zeharkatzen duten hegazkinak tapatzen dizkigutelako. Bero eta hotz gabe, ez dugu katarroak ez harrapatzeko jaraberik hartzeaz arduratu nahi. Traba egingo digun inor gabe. Eta denek noizbait traba egiten digutenez, inor gabe. Bakarrik.

Azkenean, presak berekoikeriara eramaten gaitu. Lasaitasun indibidual batekin amestera. Ziztu bizian igaroko ez den bizi bat desiatzera. Horretan nago ni. Eta luze jo dakidake pentsatzen. Trenbideak bezain luze; edo trena iritsi arte.

___________________________________

El sonido del silbato del jefe de estación ha agujereado las nubes lanzándome de vuelta a la realidad. Estoy en la estación, esperando al tren que me lleve de vuelta a casa, que, como no, llega tarde. El tren que me adentrará en una realidad repleta de rutinas.

La primavera acaba de llegar y los escaparates están deseando vestir de otoño. No hemos terminado el curso y los carteles anunciando la vuelta al cole están ya en las imprentas. Nos apuntaremos a yoga para liberar nuestra mente, pero tendremos que salir 5 minutos antes para recoger a nuestras hijas. Además, estamos molestas porque nuestra mejor amiga no nos ha contestado al whatsapp dentro de los 45 segundos límite; a saber con quién estaría hablando. Ahora, le voy a contestar el correo electrónico a mi madre aprovechando que me siento en la taza del baño. Porque el olvido es peor que una amenaza de muerte. Necesitamos acordarnos de todo y todos en todo momento.

Un día pasa rápido; volando. ¿Cuántos nos quedan? Un puñado quizás.. o más. Si llegamos a vivir unos 85 años tenemos sólo 29600 en nuestras vidas. Y ahora es cuando nos ponemos frente al espejo; cuando empezamos a buscar las arrugas causadas por todas las carcajadas; cuando empezamos a dudar si los recuerdos que tenemos son tal como los esperábamos.  Y sobre todo, cuando empezamos a asustarnos por los días sin fecha. Y nos empezamos a dar cuenta, de si vivimos, o sobrevivimos. 

Por eso estamos siempre soñado, con ganas de evadirnos, imaginando. Queremos vivir sin tráfico, sin ruido. Sin reloj, sin alarmas. Sin edificios altos, porque nos tapan los aviones que  cruzan el cielo. Sin frío ni calor, porque no queremos preocuparnos de tomar jarabes para evitar el catarro. Sin nadie que nos moleste. Y como siempre hay alguien molestando, sin nadie. Sólos.

Al final, la prisa nos lleva al egoísmo. A soñar con una tranquilidad individual. A desear una vida que no pase deprisa. Y yo, estoy en ello. Y me puede dar para largo pensando. Tan largo como los raíles del tren; o hasta que éste llegue.

___________________________________

The stationmaster's whistle's sound has perforated my clouds, taking me back to reality. I'm at the station, waiting to the always-late train which will bring me back home, back to routine.

Spring has just arrived and storefronts are wishing to wear fall's clothes. We haven't finished the course yet and posters announcing the return to school are already in printshops. We will join yoga to release our mind, but we will leave 5 minutes prior to pick up our children. Furthermore, we are upset because our best friend hasn't answered us to whatsapp within the 45 second limit, who knows who more would be speaking to. I'm going to answer to my mum's e-mail now that I'm sitting in the toilet. 'Cause forgetting is worse than a death threat. And we need to remember everything and everyone at all times.

Days fly; fast. How many do we have left? A fistful maybe.. or more. If we live about 85 years, we have only 29600 in our lives. And now is when we place in front of the mirror and we start looking for all the wrinkles caused by laughter; when we begin to wonder whether the memories we have are as we have expected them. And above all, when we start to scare to undated days. And we begin to realize, whether we live, or we just survive.

So that's why we're always dreaming, wanting to evade, imagining. We wanna live without traffic; without noise. No to clocks, No to alarms. No to tall buildings, because they clog the planes crossing the sky. No cold nor hot, because we don't want to worry about taking syrups to prevent colds. With no one to bother us. And there's always someone bothering; so, alone.

In the end, the rush leads us to selfishness. To dream about a lonely-tranquility. To wish for a life that  won't pass quickly. I'm on it. And it can take a long time to me to think. As long as the railroads; or until the train arrives.
  


__________________________________


"IT'S NOT ABOUT HAVING TIME, IT'S ABOUT MAKING IT"

0 iruzkinak:

Publicar un comentario