AZELERAZIOA AZALERATUZ


Usainak, oroitzapenak dira; eta oroitzapenak, estanpatuetan biltzen ohi dira. Begi-ninietatik burmuinera gerturatzen dizkigute milaka momentu.

Zuri begira gelditu nintzen bart lo zeundelarik. Isiltasunak goxo zeundela aitortu zidan. Eta horregatik  erabaki nuen momentu hori maindire batean harrapatzea. Betirako.

Isiltasuna hausten zuten hasperenek, baina, denbora ez zegoela geldirik erakutsi zidaten. Momentuz momentu aurrera goazela geldirik egonagatik ere. Azelerazioa azaleratuz. Baina azkar ibiltzea ez da ideia ona izaten normalki; hobe etorkizunean begia finkatuta dugunean martxa hartzea. Mantsoa. Baina, denontzat al da ona, ona dena?

Eta, inprobisazioa nahiago baldin badugu?

Azelerazioa azaleratuz jarraituko dugu. Esna eta ametsetan. Eta geure irriek eragindako haize boladek mugituko dituzte geure ileak. Begiak itxita.

Azelerazioa nabarituko dugu egunez, gauez. Bakarrik. Eta azelerazioa bider bi, zurekin. Oilo ipurdia. Lo baldin bazaude ere. Lasai baldin bazaude ere. Isiltasunak goxo zaudela aitortzen didanean ere.

Irrikak sortzen baitu azelerazioa.

Eta pote txiki txikietan gordeta dauzkagun hamar mila milioi momentuak ez dizkigu inorrek inoiz lapurtuko. Ezta usainak ere. Eta are gutxiago, oroitzapenak.

---------------------------------------------------------------------------------

Hay olores que saben a recuerdo; y los recuerdos, suelen captarse en miles de estampados. Por las pupilas nos adentran millones de momentos, acercándonos a ellos.


Ayer, me quede mirándote mientras dormías. El silencio me confesó que estabas tranquilo, por eso decidí recoger aquella sensación entre las sábanas. Para siempre.



Pero tus suspiros rompían el silencio, haciéndome saber que el tiempo nunca se para. Que vamos hacia delante momento por momento, por mucho que estemos quietos. Acelerando. Aunque... ir rápido nunca ha sido buena idea. Mejor fijar nuestra mirada en el futuro y avanzar. Tranquilamente. Pero, es siempre lo bueno, lo mejor?

Y, si preferimos improvisar?

Seguiremos con la aceleración a flor de piel. Despiertos o dormidos. Y los vendavales causados por nuestras carcajadas serán las culpables de que nuestro pelo vuele. Con los ojos cerrados.

Sentiremos la aceleración de día; de noche. Solos. Y aceleración al cuadrado, si es contigo. Carne de gallina. Aunque duermas. Aunque estés tranquilo. Aunque el silencio me confiese que estás tranquilo.

Porque es el deseo quien nos hace acelerar.

Y nadie nunca nos conseguirá arrebatar los mil millones de momentos que vamos guardando en frascos diminutos. Tampoco los olores. Y mucho menos los recuerdos.

0 iruzkinak:

Publicar un comentario