OROITZAPEN AMANKOMUN BAT


10 egunez zure atentzioa, jenioa, umorea, gogoa, jakintza eta maitasuna 28 biziren baitan zentratzea bihurtzen da eginbehar. Baina egin-beharra, egin-nahia bilakatzen da eman baino gehiago jasotzen hasten zarenean. Eta hala gertatu zaigu zuekin; 240 ordutan inork espero ez genuena lortu baituzue, gutako bakoitzaren barnean zeuen txokoa lortu baituzue. Egia da hasiera izan ohi dela amaiera ikusten ez den une bakarra, baina saiatu arren, triste jarri izan gara etxera bueltatzeko gelditzen zen egun-kopurua atzera kontatzen hasten ginen bakoitzean.





Museko partidak. Pistina. Jakuzzia. Goizero zuek esnatzeko kanta aukeratzeko momentua. Fregatzea ez tokatzeko egindako korrikaldiak. Sarraskiak. Lo hartzeko beharrezko bihurtutako muxu-rondak. Inork eduki ez baina gauero pizten zen linterna. Behin lo hartutako solasaldi arraro eta paranoiak. Zapoak. Moskitoak. Elkarbanatutako regaliz luzeak. Bizikletaz nahiz oinez egindako rutak. Desagertutako arropak. Masa baten tankerako makarroi platerak. Desordutan egindako otorduak. Sari eta bentajak. Marraztutako sugandila guztiak. Kolunpioak askarazitako adrenalina. Mozorroak eta taldeko-oihuak. Ikurriña altxatzean sortutako emozioa. Gitarrarekin lagundutako abesti bakoitza. Burutik behera joan zaizkigun ur (eta ura ez ziren) baldekadak. Txiringitoko helatuak. Azeriari buruzko eztabaidak. Barrenean utzi ahal izan ez dugun barre-algara bakoitza...

Ta zaila da esplikatzen, guztia eman ondoren geratzen den sentimendu hori..

Baina beti, beti egongo da elkartuko gaituen abesti bat. Elkarrekin eraikitako oroitzapen amankomun bat.

ESKERRIK ASKO!





"Zuei ere eskerrik asko
udaleku honengatik,
debutak eta erretiroak
berezi egiteagatik;
mila une gordeko ditugu
jasotako denagatik,
bertso-sorta hau ez da agur bat, 
gero arte bat da baizik.

Mendigorriako tributarrak
txapeldunak izan dira,
Belloson mobila erre zuten,
ai ene zenbat perdida;
HAO taldeko sasi-indioak
heldu dira urrutira,
ginkana doblea izanen zen
hain potolo ez balira.

Nahiz wayomin-ak wayo ta wayo
girotu eta abestu,
surtido kajan naranja pillak
gozo zaporerik ez du;
Popush makalei hobe genuke
hasieratik Tortush deitu
Mistola eta Scotch Britte-a
beti eskutatik gertu.

Mermelada ta txilia botaz
nahiz gozatu dugun noski,
azkenean moskitoek guri
egin digute sarraski;
ai zenbat zapo gure eskutan
bat-bi-hiru lau bost sei zazpi
ta juergak taserrak erritmoan,
seguratak ondo daki.

Bromak aparte utzi ditzagun
goazen bihotz barnera,
zuenganako sentimenduak
irten bitez azalera;
guretzat azkar pasa zarete
garrantzitsu izatera
zuen irrifar txiki horiez
beti oroituko gera.

24 bizi ezagutuz, 
zenbat momentu atsegin
norbera bere xelebrekeri
ta berezitasunekin;
aurrerantzean gertu izateko
egin dezagun ahalegin,
gaur ume ta bihar begirale
etor zaitezte gurekin. "













































0 iruzkinak:

Publicar un comentario