FALL(ING)



Lurrera erortzen ikusten ditugu hostoak, udaberrian berriz ere jaio daitezen. Gurekin gertatzen den bezalaxe: hazteko jausten gara. Ikasteko. Inoiz baino berdeago eta osasuntsuago egoteko. Huts egitea,  hostoak zapalduak direnean egiten duten soinua bezain naturala delako. Ezegonkorra izatea bezain naturala.

Las hojas se caen, para volver a crecer en primavera. Y lo mismo pasa con nosotros: caemos para crecer. Para aprender. Para estar más verdes y sanos que nunca. Porque fallar es tan natural como el ruido que hacen las hojas al ser pisadas. Tan natural como ser inestable.
- - - - - - - - - - - - - - - - 

Lurrera erortzen ikusten ditugu hostoak, udaberrian berriz ere jaio daitezen. Gurekin gertatzen den bezalaxe: hazteko jausten gara. Ikasteko. Inoiz baino berdeago eta osasuntsuago egoteko. Huts egitea,  hostoak zapalduak direnean egiten duten soinua bezain naturala delako. Ezegonkorra izatea bezain naturala.
Argazkia: Leire Alberdi

Udazkena, ezegonkorra baita. Bipolarra. Gaur kalefakzioa jartzen dugu bihar berriz ere kamiseta tiradunak janzteko. Udazkena, ziurgabetasuna ere bada; ezinegona. Ez baitakigu bihar zer tokatuko zaigun. Udarako arropak armairuan gordeta uzten ditugu, negukoarekin nahastuz, badaezpada ere. Sentimenduekin egiten dugun bezalaxe, nahasmen-irabiatu bat lortzerainoko bueltak emanez. Inoiz guztiz ateratzen ez ditugularik, udara ihesaldi bakarra balitz bezala. 

Ez dakigu udazkena gustuko dugun; goiz egiten delako gauez. Iluna delako. Hotz egiten duelako. Ordu aldaketa ulertzen ez dugulako.

Udazkena bezain bipolarrak garelako. Eta udazkena gogoko ote dugun ez jakitearen arrazoi bakarra, baietz delako da: GUSTUKO DUGU UDAZKENA. Eta gustuko dugu gu bezalako jendea.


Manta eta pelikulen konpainian igarotako iluntzeengatik. Kotxean emandako bidai luzeengatik. Hotzak uzten duen usainagatik, tximiniengatik. Berotasunaren aitzakiagatik elkartrukatutako besarkadengatik. Geure ahotatik kea ateratzea egiteagatik. Taberna barrenetan igarotzen ditugun arratsalde eta gauengatik, iluna egonagatik ere. Gaztainengatik. Lehenengoz bufanda eta eskularruak janztean sentitzen dugunagatik. Turroia supermerkatuan ikusteak sortutako zirraragatik. Onddoengatik. Zinemara joateko gogoengatik. Ohetik ateratzeko gogo ezagatik, eta berriz ere sartzeko plazerragatik. Sudur gorriengatik.

Maitasuna udaberriarena baldin bada ere, maitemindurik esnatzen garelako udazken bakoitzean.

Fall(ing) in love. 


- - - - - - - -

Las hojas se caen, para volver a crecer en primavera. Y lo mismo pasa con nosotros: caemos para crecer. Para aprender. Para estar más verdes y sanos que nunca. Porque fallar es tan natural como el ruido que hacen las hojas al ser pisadas. Tan natural como ser inestable.

El otoño también es inestable. Bipolar. Hoy ponemos la calefacción para mañana volver a ponernos chancletas. El otoño es incertidumbre. No sabemos que llegará mañana. Dejamos la ropa de verano en el armario, mezclándola con la de invierno, por sea caso. Igual que hacemos con los sentimientos, mezclándolos casi hasta conseguir un gran batido de confusión. Sin terminar de sacarlos del todo, como si el verano fuese la única vía de escape. 

No sabemos si nos gusta el otoño; porque se hace de noche antes. Porque es más oscuro. Porque hace frío. Porque nunca entenderemos el cambio de hora.

Porque somos tan bipolares como el otoño. Y la razón de no saber si nos gusta el otoño o no, es porque sí: NOS GUSTA EL OTOÑO. Y nos gusta la gente como nosotros. 

Por las tardes de peli y manta. Por los largos viajes en coche. Por el olor del frío, y de las chimeneas. Por los abrazos porque hace frío. Por hacer que nos salga humo de la boca. Por esas tardes y noches dentro de los bares. Aunque esté oscuro. Por las castañas. Por lo que sentimos al ponernos una bufanda. Por la ilusión de ver Suchard en el supermercado. Por los revueltos de hongos. Por lo agusto que se coge el cine. Por salir de la cama, y volver a entrar. Por las narices rojas. 

Porque aunque el amor sea de la primavera, despertamos enamorados cada otoño. 


Fall(ing) in love.








Gainontzeko argazkiak: Pinterest

3 comentarios:

  1. Goxoak, gertuak, ezagunak, gardenak...
    Zure hitzak arbolatik erortzen diren hostoak bezalakoak dira: poliki-poliki lurrera gero guk hainbeste gustatzen zaigun orbelaren gainean ibiltzeko.

    Mila esker!!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Mila esker, Jabi. Besarkada haundi bat!!!!

      Eliminar
  2. Nolatan bururatu zitzaizun holako blog bat egitea? oso ideia ona da, zure barrukoa askatzeko era bat! Nondik irten zen blog hau egiteko ideaia hori?

    ResponderEliminar