..zuretzat, Enara


"Agortu dira hitzak, eta kolpe batez jarri ditut hankak lurrean, errealitatean. Itsasoa ez bezala, gauzak aldatzen doaz. Guk ez daukagu olatuen antzera aurrera eta atzera egiteko ahalmena. Gure norabideak norantza bakarra dauka. Baina zure hitzek iraganean giltzapetuta utzi naute, aldaketaren instantean lurperatuta. Inozoa izan naiz hemen zinela sinistuta. Hitz bakoitzak zure izatea ekarri dit gertura, eta ahaztera iritsi naiz. Ahaztera, bai, ez zaitudala gehiago ikusiko. Gezurra zen zerumugan elkartuko ginela. Zerua eta itsasoaren arteko muga, ez da existitzen. Zu orain existitzen ez zaren bezala. "

0 iruzkinak:

Publicar un comentario