SALIR A VIVIR




Viajar es salir a vivir. No tener prisa. Mirar al reloj y pensar que siempre es un buen momento. Viajar es subirte al tren más importante: el recordar. Porque recordar es vivir dos veces.

Se puede viajar descalzo. Sin maleta. Sin reservar tu asiento. Porque en la furgoneta de tu vida todas las plazas están libres. Tu decides a quién sientas; o quizás no. Viajar es tener aventuras. Disfrutar de lo inesperado. Buscar, y encontrar lo que no.

Se puede cruzar el océano, volar, caminar. O se puede salir al balcón. Y tomar el aire. Porque sí, soñar también es viajar. Porque viajar es salir a vivir. Y disfrutar.

No importa a dónde.

Bidaiatzea bizitzera irtetea da. Presarik ez izatea. Ordularira begirada bota eta beti momentu aproposa dela pentsatzea. Bidaiatzea, tren garrantzitsuenera igotzea da: oroitzea. Gogoratzea, bi aldiz bizitzea delako.

Oinutsik bidaiatu daiteke. Maletarik gabe. Eserlekua aurrez hartu gabe. Zeure bizitzaren autobusean eserleku guztiak hutsik daudelako, erreserbatu gabe daudelako. Zeuk erabaki behar duzulako nor eseri; edo, agian ez. Bidaiatzea abenturak bizitzea delako. Espero gabekoa gozatzea. Bilatu, eta aurkitu beharrekoa ez topatzea.

Ozeanoa gurutzatu daiteke, hegan egin, oinez ibili. Edo balkoira irten zaitezke. Eta haizea hartu. Ameste ere, bidaiatzea delako. Bidaiatzea, bizitzera irtetea delako. Eta gozatzea.

Ez du axola nora.

P.D. 1: Believe - Mumford & Sons
P.D. 2: Quiero ir a..

2 comentarios:

  1. Oso testu polita! Gainera youtubeko linkeko abesti horiek ikaragarri gustatu zaizkit! Bidaiatu, zuk ere idatziz bidaiatzen duzu! Beste mundu batera joan zaitezke, beste paisaia batzuk begietsi, beste pertsona batzuekin harremanetan jarri, beste kultura bat, beste kolore batzuk, gainerako guztia ezagutu. Idatziz ere bidaiatzen baita eta zuk pasioz bidaiatzen duzula esango nuke, idatziz bidaiatzen duzu, hizkien bitartez egiten duzu bidea, parrafoez egiten dituzu urratsak eta zure bidaia guztiak atsegin ditu! Irene benetan diot nik zurekin bidaiatzen dut, zure testuekin, eta bidaiak zoragarriak dira! Hurrengo bidaiaren zain naukazu, hurrengo testuaren zain alegia ;)

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ze poza horrelako iruzkinek!! ��
      Badirudi zuk ere badakizula, ba, hitzekin bidaiatzen! Bidaiatzea ezagutzea eta gehiago jakitea bada, hitzak baino erreminta egokiagorik? Irudirik gabe ere amestu liteke!
      Eskerrik asko; luzaroan bidailagun izatea espero dut! Muxu haundi haundi bat!

      Eliminar