FREEBIE I





















Iritsi zaigu uztaila! Hilabetero bere buruari asmo eta proposamenak (proposamen hutsalak askotan, ejem) egiten dizkion horietakoa naiz ni. Egunean egunekoa bizitzearen aldekoa naizela ere argi daukat; baina buruan zerbait izan eta astelehenero esnatzeko motibu/arrazoi bat izateko aitzakia da. Uztaileko asmoa hauxe da: gutxiago arduratzea. Ez ingurukoez, ezta nire buruaz ere; egunak aldrebesten dizkiguten tontakeriez ari naiz besterik ez. Filtro toleranteago bat ezarri eta gatzak igarotzen uztean datza; harriak kanpoan utzita ere.


Horrexegatik, aipatutakoa ordenagailuan nahiz telefonoan egunero gogoan izateko detailetxo bat elkarbanatu nahi dut zuekin: deskargatu, fondo bezela jarri, eta WORRY LESS! Udara da eta!

Jaisteko, sakatu hemen (for downloading)
Diseinu berbera uztaileko egutegiarekin, hemen.


0 iruzkinak:

Publicar un comentario