AVIONES DE PAPEL







Hay viajes en los que los aviones son de papel, y las nubes que atraviesas no esconden apenas lluvia. Viajes en los que las maletas se hacen sin querer, y la cuenta atrás no se agiliza sin más.

Pero hay otros viajes en los que las maletas pesan más de la cuenta porque sabes lo que te espera: una nueva desconocida ciudad, una nueva desconocida rutina.

Un tiempo en el que (casi) no te enfadarás con tus padres ni con tu hermano, no discutirás con tu novio sobre en qué bar cenar, ni abrirás botellas de vino blanco para brindar con tus amigas. Tampoco te juntarás con toda tu familia los domingos por la noche para resumir la semana y preparar la siguiente; e indudablemente, te preocuparás por los que (desgraciadamente) no tendrán tanto tiempo como tú.

La gente te dirá que qué envidia, y qué suerte tienes, y tú sabes que la tienes, porque es un paso adelante en ese futuro que tú has elegido. Te vas fuera a estudiar. Y tienes las riendas de tu vida gracias a los que te lo permiten.

Pero te vas. Dentro de pocas horas.

Y es inevitable sentirte triste. Tu estomago empieza a experimentar una mezcla de "no se si estoy bien, mal, a medias, llena, o vacía". Como una montaña rusa. 

Sabes que a la vuelta las maletas pesarán mucho también, porque vendrán llenas de ganas de ver a los que siempre estarán, pero también llenas de recuerdos, lecciones, y nuevas amistades. Creerás que todo ha cambiado hasta que te das cuenta de que el que ha cambiado has sido tú. Cargarás con la valentía que sacaste de dentro ese primer día, y todas las fuerzas que te hicieron falta para adaptarte a tu nuevo yo, a tu nuevo nosotros, a tu nueva almohada, a tu nuevo escritorio, a tu nuevo profesor, y tu nuevo "estoy en casa". A tu nueva ya no desconocida ciudad, a tu nueva ya no desconocida rutina.

Volverás con las mismas lágrimas con las que te fuiste, pero con un futuro más abierto; más tuyo.

Y entonces dirás, que no es para tanto.

Y entonces diré, que merece la pena.



Badaude bidaiak zeinetan hegazkinak paperezkoak diren; aeroportuak, kotoizkoak; eta hegaka zeharkatutako lainoek ez dute ur tantik ezkutatzen. Maletak ia nahi gabe egiten diren bidaiak, atzera konturik gabekoak.

Baina badaude beste bidaia batzuk, zeinetan maletak inoiz baino pisutsuagoak bihurtzen diren, ondo baitakizu helmugak dakarrena: hiri ezezagun berri bat, errutina ezezagun berri bat. 

Egunak, denbora, uneak. Ez zara (ia) zure gurasoekin haserretuko, ez duzu zure anaia zirikatuko, ez duzu mutil-lagunarekin zein tabernatan afaldu eztabaidatuko, eta ez dituzu zure kuadrilarekin ardo txuri botilak hasi - eta bukatuko. Ez zara igande gauero zure familia osoarekin elkartuko aurreko astearen errepasoa egin eta hurrengoa prestatzeko. Eta, nola ez, zoritxarrez zuri baino denbora gutxiago geratzen zaien horietaz oroituko zara. 

Jendeak inbidia ematen diozula aitortuko dizu, eta zelako zortea daukazun gogorarazi. Eta hala denik ezingo duzu ukatu. Azkenean, zure bizitzan aurrerapauso bat (gehiago) da. Zuk aukeratutako aurrerapauso bat. Kanpora zoaz ikastera. Zure bizitzaren maparen koordenadak zure eskutan dauzkazu.

Baina bazoaz. Hemendik ordu gutxira.

Eta saihestezina da triste sentitzea. Sabelean zurrunbilo bat somatzen hasten zara, eta jada ez dakizu ondo zauden, gaizki, erdizka, beterik, hutsik. Abentura parke batean bezala.

Badakizu itzultzerakoan ere maletak pisutsuak izango direla, beti bertan egon direnak ikusteko irrikaz beterik ekarriko dituzulako; baita oroitzapen, lezio, eta laguntasun berriez. Inguruko guztia aldatu dela irudituko zaizu, aldatu dena zu zeu izan zarela ohartzen zaren arte. Lehenengo egun hartan azaleratutako ausardi guzti hori gainean ekarriko duzu (ausarta zarelako; bai), baita "ni" berri horretara ohitzeko behar izandako indar guztiak ere. "Ni" berri bat, gu berri bat, almohada berri bat, ikasgela berri bat, irakasle berri bat, eta "etxean nago" berri bat. Dagoeneko hain ezezaguna izango ez zaizun hiri berri bat, dagoeneko hain ezezaguna izango ez zaizun errutina berri bat.

Joaterakoan botatako malko guztiekin itzuliko zara, baina etorkizun zabalago batekin; zureago batekin.

Eta orduan esango duzu, ez dela hainbesterako.

Eta orduan esango dut, merezi izan duela.


2 comentarios:

  1. Suerte, animo eta asko disfrutatu!! Etxetik ateratzea beti da ona, besterik ez bada ere daukaguna gehiago apreziatzeko. ;) Ni ere oso urruti joan naiz, ez denbora gehiegi baina gogorra da batzuetan eta donostitik iristen zaizkiten edozein albistek begiak bustitzen dizkit, baina pena merezi du hori seguru. Muxu bat!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Naia! Ikusi det bai, urruti zabiltzala. Gustora ezta? Oso seguru dakit bai esperientzia honen ondoren etxekoa askoz ere gehiago apreziatuko dugula.. eta bai, etxera begira begiak bustitzen bazaizkigu ere, hara bueltatzeko momentua iristerakoan ere bustiko zaizkigu ziur! Muxu haundi bat!

      Eliminar