BIZEROBATSEI




Aurten, karreteko argazki bat zer den ulertu dut. Film batean jasotako une bat. Segundu bat, irribarre bat, eta flash bat. Ezjakintasun bat, epe luzerako. Bizitza bezalaxe. Baina geurea ez da instantanea bat, ezta polaroid bat ere. Geure bizitza da, eta ez dugu emaitza ikusiko errebelatzeko momentua iritsi bada ere. Denbora luze bat beharko dugu horretarako. Orduan jakingo dugu ondo edo gaizki egin dugun. Beti ez daudelako gris eskalak, ezta kafe epelak ere. Eta berriz eginagatik ere, badakizu ez duela aurreko zapore bera izango.

Gehiago bizi, eta gutxiago itxaron. Ai, zenbat kafe hartzeko hitza eman duda aurten.. Mesedez, ekarri iezadazu gogora. Ez da zuregatik, baizik eta niregatik..

Lanpetuta ibili bainaiz itxarotea epaitzea dela ikasten, eta hori egin behar ez den horietako bat dela behin eta berriz neure buruari gogorarazten. Baina beste hainbat gauza ere ikasi ditut: itxarotea konprometitzea dela jakin dut. Ausartzea. Zeure buruan konfidantza izatea. Gehiagi ez pentsatu, eta eramaten uztea. Edo zuk zeuk eramatea, zeuk aukeratutako bidetik.


Eta hori, hori da argazki on baten esentzia. Zeuk nahi zenuen hori lortu, zeuk nahi zenuen bezelaxe, ezer espero gabe. Eta pazientziarekin.  Segundu batez gelditu, ingurura begiratu, harrapatu, hortaz elikatu, eta ikasi. Eta hori egitean, hazi. Gauza onak gure atzetik datozela ulertuz.

Baina itxarotea ez da nahikoa: bizitzak ematen dizkigun gauza onak aintzat hartzea beharrezkoa da. Amaiera dirudien guztia, hasiera berri bat baita.

Posible delako ezkerreko hankarekin esnatu izanda ere, erremedioa jartzea: salto egin eta hodeietan geratzea. Arazo guztiek, hauekin alde egin dezaten, haizeak oso fuerte putz egiten ez badu ere.. Zoriontasunean inbertitzen hasi, eta bueltan irribarreak jasotzen hasi. Interesik gabe. Low cost momentuak.

Muxuak kopetan, agurtzeko besarkadak, sorpresazko malkoak, kanpamenduetako azken gauak, aspaldi prometitutako kafeak. Larritasunak denbora azkarregi dihoala sinestarazten utzi gabe. Ez utzi azelerazioa besterik kontajiatzen. Tripak tximeletak dauzkazunean bezala. Bai, zuk badakizu zergatik.

Bi mila eta hamasei on bat izan dezazuela denok. Sorpresaz harrapa zaitzatela, inprobisatuarazi, oilo ipurdi asko sentituarazi. Eta bete dadila "ai zenbat barre", "lortu dut", "asko pozten naiz", eta "fio naiz zutaz"-ez. Deux-ez hasten den 2016 hau, itzuli dadila hasteko proiektuetan, kontatzeko ametsetan, sortzeko oroitzapenetan, eta elkarbanatzeko kafeetan. Bai, aurten ere hitzemango dizuedan beste kafe horietako bat bezelakoxea. Zain gelditzen naiz..





Se acaba el dos mil quince. 31 de diciembre. Me gusta; me gusta que una fecha me haga pensar. Reflexionar. Echar para atrás, y hacer las cuentas. Pero no me gusta que me obligue a empezar, porque lo que yo quiero es SEGUIR. 

Este año he entendido lo que significa una foto de carrete. Un instante atrapado en un film. Un segundo, una sonrisa, un flash. Y una incertidumbre a largo tiempo, como la vida misma. Pero lo nuestro no es una instantánea, ni una polaroid. Es algo que no vas a poder ver ni aunque llegue el momento del revelado. Sólo lo verás con claridad después de que pase un tiempo. Y sabrás que o lo has hecho bien, o lo has hecho mal. No siempre hay escalas de grises, ni cafés templados. Y por mucho que lo vuelvas a calentar, nunca sabrá igual.

Más vivir, y menos esperar. ¡Ay! Cuántos cafés habré prometido este año. Recuérdame que te debo uno, pero no es que me haya olvidad. No es por ti, es por mi..

Y es que he estado ocupada aprendiendo que esperar algo es juzgar, y que eso no está tan bien. Pero he aprendido también que esperar es comprometerte. Atreverte. Confiar en ti misma. No sobrepensar y dejarte llevar. O llevarlo tú, pero por el camino que tú elijas.

Y esa, esa es la esencia de una buena foto. Conseguir lo que tú querías, como tú querías, pero sin esperar nada. Y con paciencia. Para un segundo, mirar al rededor, captarlo, alimentarte y aprender. Hacerlo, significa crecer. Entender que lo bueno siempre llega. 

Pero no solo vale esperar: también hay que apreciar lo bueno que nos da la vida. Que todo lo que parece un final, es siempre un nuevo comienzo.

Porque es posible despertarte con la pierna izquierda y ponerle remedio: saltar y quedarte en las nubes. Y dejar que todo los problemas se vayan con ellas aunque el viento no sople fuerte. Empezar a invertir en felicidad, para después recibir sonrisas, por la cara, y sin intereses. Momentos low cost. 

Momentos como besos en la frente, abrazos de despedida, lágrimas de sorpresa, o la última noche de un campamento. También esos cafés que hace tanto prometiste. Todo, sin dejar que la angustia te haga creer que el tiempo pasa demasiado rápido. Que lo único que te haga sentir sea esa aceleración de cuando estás nerviosa. Sí, tú sabes por qué.

Que todos tengáis un dos mil dieciséis que os pille de sorpresa, que os haga improvisar, con mucha piel de gallina, de "cuánto me he reído", de "lo logramos", de "me alegro"-s, y de "confío en tí".  Un dos mil dieciséis que empieza por deux y se traduce en proyectos por empezar, sueños por contar, recuerdos que crear y cafés que compartir. Sí, uno de esos que este año también os prometeré.. y que esperaré.

0 iruzkinak:

Publicar un comentario